ADITIO

Prestakuntza-enpresa bat gara, e-learning zerbitzuetan adituak. 2001ean sortu ginenetik, bezeroei laguntza eskaintzen diegu beren langileen gaitasunak hobetzeko eta, hala, negozio-helburuak betetzeko.

Bankuen eta aseguruen sektorean kokatuta gaudenez, era guztietako enpresei eskain diezazkiekegu arrakasta-esperientzia berritzaileak.

e-learning formatuko prestakuntza-irtenbide eta zerbitzuen eskaintza zabala dugu (guztira, 700 ordu baino gehiagoko sareko prestakuntza).

Adituak gara lanak neurrira egiten, bai prestakuntza-programen kudeaketa integralean, bai haien faseen garapenean (programen diseinua, eduki birtualen eta aurrez aurre eman beharrekoen ekoizpena, eta prestakuntza-lana bera eta haren jarraipena). 

Proiektu guztietan, enpresaren estrategiari jarraiki egiten dugu lan, negozio-helburuak betetzeko, beti hurbil, bizkor eta prest.

aul@ditio plataforman, programa birtualak garatzen ditugu, baina baita prestakuntza- eta komunikazio-gunea eskaini ere, enpresaren adimen kolektiboa lantzen laguntzeko.

Jarri gurekin harremanetan

Enviarclear

LANTALDEA

Geure lantaldea dugu, hainbat pertsonaz osatua: prestakuntza-proiektuak zuzentzen eta gauzatzen eskarmentu handia duten profesionalak; heziketaren diseinuko eta edukien pedagogiako adituak; garatzaile informatikoak; eta call center zerbitzuko langileak, erabiltzaileari arreta emateko.

Lantaldeak bezeroen Prestakuntza eta Giza Baliabideen Sailaren luzapena balitz bezala egiten du lan, eta hortik datorkigu arrakasta.

BAZKIDEAK

Lankidetza-hitzarmenak ditugu bazkide teknologikoekin eta hainbat arlo teknikotako adituekin. Hitzarmenak sinatzeko, bazkide eta adituek e-learning irtenbideak garatzen zer eskarmentu eta gaitasun duten hartu dugu kontuan.

e-learning-experts

ZERBITZUAKS

Bezeroak zer behar dituen, era batera edo bestera parte hartzen dugu proiektuetan. Arlo hauetan jarduten gara:

Programen diseinua
  • Prestakuntza-beharrak hautemateko landa-lana
  • Programaren helburuak eta edukiak zehazteko aholkularitza-lana
  • Erakunde osoak parte hartzeko laguntza (ikuspegi sistemikoa)
Prestakuntza-gunea
  • Pertsonaliza daitekeen eta erraz kudeatzen den plataforma
  • Enpresan prestatzeko eta komunikatzeko lankidetza-guneak
  • Adimen kolektiboaren garapena
Edukien lantegia
  • Eduki birtualen eta aurrez aurre eman beharrekoen ekoizpena
  • ezeroaren beharretara eta teknologiara egokitzen diren askotariko heziketa-diseinuak
  • Eduki interaktiboak: multimedia baliabideak, hiru dimentsiokoak eta gamifikaziokoak
  • Bideo-produkzioa eta -edizioa
  • Bezeroaren eta geure egile-tresnak
  • Gailu guztietara moldatzen den edukien diseinua. SCORM eta xAPI
Proiektuak kudeatzeko bulegoa
  • Prestakuntza-gunearen kudeaketa
  • Programen administrazioa
  • Aldizkako txostenak eta ebaluazioak
  • Segimendu enpatikoa

Bezeroak

Banco de España
Arquia
Bankoa
Citibank
Segurcaixa Adeslas
Deuche Bank
Helvetia
Vida Caixa
CaixaBank
Zurich
Banco Popular
BBVA
Laboral Kutxa
Banco Cooperativo Español
BMN
Caja Mar
Banc Sabadell
Barclays
KutxabAnk
liberbank
Caja de Ingenieros
Bankia
Asisa
DKV
El Corte Ingles
Fiatc
Generali
Liberti Seguros